Errota Anitza 2015. urteko neguan jaio zen Gasteizko Errota auzoko bere-berezo kultura aniztasuna eta bizilagunen arteko elkarbizitza sustatzeko xedearekin. Helburu honekin zenbait ekimen antolatu dugu auzoan, tartean umeentzako herri lasterketak, “Tea gure arTEAn” emakumezkoentzako topaketak edo Mari Domingi eta Olentzeroren urteroko bisitaldiak direla medio kalejirak eta bestelako ospakizunak.
Iragan urriaren 21ean, Errota Anitza haurrentzako herri lasterketa burutu genuen hirugarren aldiz. Lasterketan ez ezik, gerturatu ziren haurrek beste ekintza mordoan ere parte hartzeko aukera izan zuten goiz goizetik Errota auzoan. Bazkalordua heltzean, auzoko zenbait dendak, tabernak eta kolektibok prestatutako hamaiketakoaz gozatu zuten bildutako haur, gazte, eta helduek, Santo Domingo plazan elkarrekin giro aparta sortaraziz. Guzti hau kontatzen dute Hala Bedi irratiko lagunek idatzitako kronikan eta beste zenbait gauza kontatzen dugu guk eguneko irudiekin egin duten bideo eder honetan: