Haurrentzako lasterketa aitzakia, joan den igandean ehunka lagun bildu ziren jai giroan

Joan den igandean, urriaren 21ean, Errota Anitza haurrentzako herri lasterketa burutu zen hirugarren aldiz. Lasterketan ez ezik, gerturatu ziren haurrek beste ekintza mordoan ere parte hartzeko aukera izan zuten goiz goizetik Errotra auzoan. Bazkalordua heltzean, auzoko zenbait dendak, tabernak eta kolektibok prestatutako hamaiketakoaz gozatu zuten bildutako haur, gazte, eta helduek, Santo Domingo plazan elkarrekin giro aparta sortaraziz. Guzti hau kontatzen dute Hala Bedi irratiko lagunek idatzitako kronikan eta beste zenbait gauza kontatzen dugu guk eguneko irudiekin egin duten bideo eder honetan: